XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AU BE EGIA DA PRANTZIKO EUSKAL-BASERRRITARRAK

Emendik prantzi-euskalerrira doianak, bi gauza ikusiko ditu.

Bata, ango euskaldunak zelan egoten diran Eleizan.

An ez da iñor ikusten elizkizunetan, emen tabernako ate aurrean idi zarrak jabearen zain egoten diran lez ezer egin barik, ezbada liburuaz edo buruz danak batera erresetan edo kantuan edo abadeari erantzuten akolitoak lez.

Beste gauzea ikusten da argi-argi azokea danean: an datoz baserritarrak ortuariaz edo gazta aundiakin (asko 25 kilotik gorakoak) aproposko automobilletan edo bestelakoai atzian burditxoak ipiñita gomazko gurpillezkoak.

Oiñ arto-jorran ibilliko dira ortarako makiñakin aurrean tratore txiki bat dabela.

¿Ta emen?

Ekinda dagoz makiña barriak.

Baña asko be atzerago, gauza barriai ekiteko bildurraz.

¿Zer pasau da gari ebateko makiñiaz?

Aspaldiko urtietan egin ta saltzen ziran Vitorian.

Baña onako gauza ez zirala ta ieteiaz gari ebaten lertu bearrean.

Oiñ barrez aprobau danian, lengo izardiak ta estutasunak gomutauta: ¿Zeri begira egon gaituk orain-arte, mutillak?

Ia beste orrenbeste gertatzen da beste aurrerapide batzukin be...!

NESKA KLASE BI

Klase bat errez esautzen dana da.

Aurtengo udan konturetu ta ikusiko ditezue.

Excursiño, erriko jaietan ta olakuetan agertzen dira.

¿Zelan ezagutu? Errez: askenengo ziñean ikusiko ule-orraztea, anketako atzaskalak be usokumia il daben abenduarren antzera gorri-gorri, soñekoak barrez, ¡zelako soñekoak!, batzuk gonan lekuan estufa-tuboen antzeko prakakin.

¡Ja, ja, ja! Ba oneitxek dira, euren ustez, neska modernoak.

Etorten dira erri txikietara batez be bertako neska mutillak ao zabalik izteko asmoaz.

Beste klasea ez da ain errez igertekoa.

Uda-barriko susan antzera, ondo begitu bear ikusteko.

¿Zelakuak diran? Sentzundunak, bestien zorakeriai kasurik egin barik euren bidetik dabiltzanak, euren buruen jabe diranak.

Olako bat juan zan beiñ baño-jantzi bat erostera.

Dendan agozan danak ikusi ta neskiak nai ez.

Dendariak igerten deutso ez dala diruatik ta diñoutso: ¡Olako jantziak edozeiñek darabil!

Eta neskeak: edozeiñek, bai; baña, ni ez naiz edozeiñ.

¿Zelakoak naiago, mutillak?

Batek esaten ebana: Jaietan olgetako, neska zoroak; baña ¿eskontzeko?

Ja, jai...!